Mahaingurua Durangoko Azokan: Bikoizketa vs Azpitituluak (sari zozketarekin!!)

Azpitit — 2012/11/30 12:35:00 GMT+1

Durangoko Azokako 2012 honetako edizioan, mahaingurua izango da abenduaren 9an, Irudienea espazioan eguerdiko 12.00etan, gai honen inguruan: Bikoizketa vs Azpitituluak.

Moderatzailea izango da Mikel Garcia (Argia), eta hizlariak Ane Muñoz (zinema zuzendaria), Luistxo Fernandez (azpitituluak.com-eko komunikazio azpidazkaria), Marian Galarraga (bikoizlea) eta Iñako Gurrutxaga (ETB3).

Hurbildu zaitezte ze, gainera, promozio gisa, Azpitituluak.com-ek pendrive bat zozketatuko du euskaraz azpidatzitako filmez betea, bertara joan eta galdera txandan galdera egiten ausartzen direnen artean. Serio!

Bide batez, abisua: apur bat txukundu dugu Foroaren kontu hau, eta orain errazago dago hona albisteak kargatzea edo gaiak proposatzea, hemengo formulariotik.