Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Guernica

Azpitit ¦ 2016-03-11 ¦ 09:11 ¦

Alain Resnais-ek eta Robert Hessens-ek egindako omenaldi gisako laburmetraia. Gernika herriaren bonbardaketa, Paul Eluard-ek egindako poema bat, eta bereziki Pablo Picassok margotutako Guernica koadroaren prozesua erakusten da modu poetiko batean.

Zuzendariak: Alain Resnais, Robert Hessens. Ahotsak: María Casarès, Jacques Pruvost. Iraupena: 13 minutu. Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: Frantsesa. IMDB |

Azpidatziak bat etorriko dira Youtubetik hemendik edo hemendik jaitsi dezakezun mp4 bertsioarekin. Youtubeko bideoak jaisteko, erabili Firefox nabigatzailean Download Helper luzapena. Horrekin, eta hemen itsatsitako azpidatziekin, zure etxean/ordenagailuan ikus dezakezu euskaraz.

Azpititulu hauek itzulpen oker batekin zeuden hemen 2012tik, baina 2016an txukundu ditugu, besteak beste Eluard-en poema Mikel Antzak egindako itzulpenarekin emanez azpidatzietan.

Deskargak: 87

 :  Gernika-osoa.srt.rar 3KB .