Black Mirror (2012- )

Azpitit — 2013/03/02 12:20:00 GMT+2
Urtea

Black Mirror (Ispilu Beltza) telebista britainiarreko telesail bat. Endemol ekoiztetxearen adar barek ekoizten du (Zeppotron). Big Brother eta reality TV esaten zaion telebista ereduaren beste formatu batzuen asmatzaile, ekoizle eta bultzatzailea da Endemol, eta horregatik, nolabait paradoxikoa da telesail honen atzean ere etxe bera izatea. Izan ere, fikziozko lanak izan arren Black Mirrorren atalak (argumentuan independenteak dira gainera, ez dago loturarik istorioetan ezta aktore-multzoan atal batetik bestera), guztietan ideia bateratzaile bat dago: Reality TV kontzeptuaren inguruko ikus-entzunezko produktu eta esperientzia estremoak irudikatu dituzte. Hori da telesailaren funtsa, zientzia fikzioaren eta terrorearen elementuak gehituta, bide batez.

Telesailaren sortzaile Charlie Brookerren gidoiak dira zenbait atalen gidoiak, baina ez guztienak. Bi denboraldi eman dituzte Channel 4 kanal britainiarren orain arte. S01 2012an eta S02 2013an. Esteka: Wikipedia

Fitxategirik ez
Ana Malagon dio:
2013/03/02 17:24

Bertsio honetarako:

 Black.Mirror.2x03.The.Waldo.Moment.HDTV.x264-Fov

Bigarren denboraldiko azkena.



Deskargatu
Luistxo dio:
2013/03/02 18:48

Black Mirrorreko gainerako atalak bezala, White Bear (Hartz Zuria) istorio itxia da bere horretan, beste atalak ikusi barik edo ordena mantendu barik ikus daiteke. Bertsioa:

 Black.Mirror.2x02.White.Bear.HDTV.x264-FoV

Fitxa: Zuzendaria: Carl Tibbetts. Gidoia: Charlie Brooker. Aktoreak: Lenora Crichlow, Michael Smiley, Tuppence Middleton, Ian Bonar, Nick Ofield, Russell Barnett, Imani Jackman. Estreinaldia: 2012.02.19 (Channel 4, UK).



Deskargatu
Luistxo dio:
2017/06/21 11:59

Urtea, 1987, edo hori dirudi behintzat. Kostaldeko herri turistiko bat, diskoteka ochenteroak, jende gaztea martxa bila... Kelly neska beltzaran dantzazaleak Yorkie izeneko beste neska bat ezagutuko, lotsatia oso. Simulazio birtualek nola alda dezaketen identitatea eta bizi-esperantza.

Atal zuzendaria: Owen Harris. Gidoia: Charlie Booker. Aktoreak: Gugu Mbatha-Raw, Mackenzie Davis, Denise Burse, Raymond McAnally, Gavin Stenhouse. Wikipedia

Bertsio hauetarako, bi SRT itsatsita:

 Black.Mirror.S03E04.WebRip.x264-FS
 Black.Mirror.S03E04.San.Junipero.WEBRip.x264-SKGTV


Deskargatu