Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea

Black Mirror (2012- )

Azpitit ¦ 2013-03-02 ¦ 11:20 ¦

Black Mirror (Ispilu Beltza) telebista britainiarreko telesail bat. Endemol ekoiztetxearen adar barek ekoizten du (Zeppotron). Big Brother eta reality TV esaten zaion telebista ereduaren beste formatu batzuen asmatzaile, ekoizle eta bultzatzailea da Endemol, eta horregatik, nolabait paradoxikoa da telesail honen atzean ere etxe bera izatea. Izan ere, fikziozko lanak izan arren Black Mirrorren atalak (argumentuan independenteak dira gainera, ez dago loturarik istorioetan ezta aktore-multzoan atal batetik bestera), guztietan ideia bateratzaile bat dago: Reality TV kontzeptuaren inguruko ikus-entzunezko produktu eta esperientzia estremoak irudikatu dituzte. Hori da telesailaren funtsa, zientzia fikzioaren eta terrorearen elementuak gehituta, bide batez.

Telesailaren sortzaile Charlie Brookerren gidoiak dira zenbait atalen gidoiak, baina ez guztienak. Bi denboraldi eman dituzte Channel 4 kanal britainiarren orain arte. S01 2012an eta S02 2013an. Esteka: Wikipedia

Deskargak: 104

Erantzunak

  • Black Mirror S02E03 (Waldoren ordua)

    Ana Malagon ¦ 2013-03-02 ¦ 16:24

    Bertsio honetarako:

     Black.Mirror.2x03.The.Waldo.Moment.HDTV.x264-Fov
    

    Bigarren denboraldiko azkena.

    Deskarga : Black Mirror 2x03 - Waldoren ordua.srt.zip 21KB ()

  • Black Mirror S02E02 (White Bear)

    Luistxo ¦ 2013-03-02 ¦ 17:48

    Black Mirrorreko gainerako atalak bezala, White Bear (Hartz Zuria) istorio itxia da bere horretan, beste atalak ikusi barik edo ordena mantendu barik ikus daiteke. Bertsioa:

     Black.Mirror.2x02.White.Bear.HDTV.x264-FoV
    

    Fitxa: Zuzendaria: Carl Tibbetts. Gidoia: Charlie Brooker. Aktoreak: Lenora Crichlow, Michael Smiley, Tuppence Middleton, Ian Bonar, Nick Ofield, Russell Barnett, Imani Jackman. Estreinaldia: 2012.02.19 (Channel 4, UK).

    Deskarga : BlackMirrorS02E02-eu.srt.rar 11KB ()

Erantzun artikulu nagusiari