Silent Running

Luistxo — 2016/04/05 07:37:00 GMT+1

Lurra landaredia barik geratu da, eta espazioan eraikitako kupula batzuetan daude naturaren azken basoak. 2001 Espazioko Odisean erabilitako set eta teknika batzuk, produkzio honetan berrerabili zituzten, baina ukitu emozional guztiz alderantzizkoarekin: Kubrick-en filma ezin hotzagoa da, eta hemen aldez, mezu ekologistak eta robotekin (ingelesezko originalean droneak dira baina nik nahiago izan dut robotak eman) interakzioak bihotza ematen dio istorioari. Bruce Dern aktorearen lan interesgarri bat deskubritzeko ere balio du, zeren ematen du gizona desagertu egin zela gero hamarkada batzuz zahartzaroan paper bikainak egiten hasi den arte (Nebraska, The Hateful Eight).

Zuzendaria: Douglas Trumbull. Gidoia: Michael Cimino, Deric Washburn, Steven Bochco. Aktoreak: Bruce Dern, Cliff Potts, Ron Rifkin, Jesse Vint. Musika: Peter Schickele. Abeslaria: Joan Baez. Izenburua: Silent Running (en), Naves misteriosas (es). Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Silent.Running.1972.720p.BRRip.800MB.MkvCage
 silent running 1972 bdrip 720p multisub highcod
 Silent.Running.1972.1080p.BluRay.x264.anoXmous

Ea gustatzen zaizuen. Txikitatik mirestu izan dudan pelikulatxo bat da.

Zip archive Silent-Running-eu-osoa.srt.zip — Zip archive, 15 KB