Ed Wood

Goio Arana — 2013/05/13 09:57:00 GMT+1

Modu umoretsu eta maitagarrian, filmak kontatzen du Ed Wood zinegile iparamerikarraren lehenengo urteetako gorabeherak. 50. hamarkadako zuzendari bitxi horrek porrot handiak jaso zituen bere sasoian, baina, egun, ikusita dago kultuzko zuzendari bezala beldurrezko eta B Serieko filmetan.

Tim Burton zuzendari estatu batuarraren hamargarren filma izan zen Ed Wod. Zuri-beltzezko lan honek sekulako gorazarre egiten dio pasioari, adiskidetasunari eta aniztasunari. Martin Landauk 1994. urteko bi sari handi eskuratu zituen Bela Lugosiren rolagatik: Oscarra eta Urrezko Globoa. Gainera, filmak irabazi zuen 1994ko makilaje onenaren Oscarra.

Zuzendaria: Tim Burton. Aktoreak: Johnny Depp, Martin Landau, Sarah Jessica Parker, Patricia Arquette, Jeffrey Jones, Bill Murray eta Lisa Marie. Estekak: Wikipedia | IMDb

Fitxategian bi aukera daude. Yify izenekoa bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Ed.Wood.1994.720p.BluRay.x264.YIFY
 Ed.Wood.1994.1080p.BluRay.x264.YIFY 
 Ed Wood 1994 720p BRRip x264 aac vice
 Ed.Wood.1994.720p.BluRay.DTS.x264-CtrlHD
 Ed.Wood.1994.720p.BluRay.X264-AMIABLE
 Ed.Wood.1994.1080p.BluRay.X264-AMIABLE

Eta beste aukera bertsio honetarako da:

 Ed.Wood.XviD.DVD-Rip
Zip archive edwood.zip — Zip archive, 90 KB
Luistxo dio:
2013/05/25 23:33

Eskerrik asko Goio film benetan eder hau euskaratzeagatik. Garai bertsukoa da Burton/Depp bikotearen Edorta Eskuartazi eta hura eta hau, a ze film parea. Alabarekin ikusi berri dut gaur arratsaldean, eta berak (9 urte) nahiago du Eskuartazi, logikoa den bezala, baina uste dut ikusi dituela honetan une magiko batzuk ere.

Bide batez, beste bertsio bat nuenez, harentzako sinkronizazioa egin dut (Ed.Wood.XviD.DVD-Rip), eta amaierako kredituetako testuak gehitu dizkiot gainera. Goian erantsita geratu da hori.