Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Body Double (1984)

Luistxo ¦ 2013-05-27 ¦ 14:31 ¦

Brian de Palma ibilbide oparoko zuzendari bat da (adibidez Scarface 1983 eta Redacted 2007), eta film hau ez da agian historiara igaroko, baima 1980ko hamarkadaren gusto kitsch zoragarriaren etsenplu majo bat da. Misteriozko thriller bat, genero berezi horretan kokatua: zinea zinearen barruan. Baina aldi berean, eta batez ere, voyeurismoaren inguruko hausnarketa bat da, eta agian, amaieran, denak begiluze edo voyeur garela demostratuko digu zuzendariak.

Zuzendaria: Brian de Palma. Gidoia: Robert J. Avrech eta Brian De Palma. Aktoreak: Craig Wasson, Melanie Griffith, Gregg Henry, Deborah Shelton, Guy Boyd, Dennis Franz. Musika: Pino Donaggio, eta Holly Johnson (Frankie Goes to Hollywood) kameo bat egiten. Estekak: Rotten tomatoes | Wikipedia

Source: cinemasterpieces.com via Azpitituluak on Pinterest

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

 Body.Double.1984.DVDRIP-ZEKTORM

(ez galdu itxierako kreditu zoragarriak)

Deskargak: 84

 :  BodyDouble-eu.srt.rar 25KB Osoak