Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Eyes wide open (2009)

Goio Arana ¦ 2013-06-03 ¦ 21:09 ¦

Zer gertatzen da bi gizon judutar ultraortodoxo maitemintzen direnean? Ba, horixe kontatzen du Haim Tabakman zuzendari israeldarrak Eyes Wide Open estreinako filmean.

Aurrekontu txikiarekin egindako ekoizpen hau lekututa dago Jerusalemeko ghetto ortodoxoan. Filmak primeran azaltzen du, batetik, aipatutako moduko komunitate hertsi batean harreman homosexual batek sortzen dituen erantzun gogorrak eta, bestetik, oso ondo erakusten du erlijioaren bueltan eraikita dagoen erabateko errepresioa: sexuala, kulturala, generokoa, soziala...

Hitz gutxiko (eta errezo askoko!) film eder bat ikusteko aukera bikaina.

Zuzendaria: Haim Tabakman. Aktoreak: Zohar Shtrauss, Ran Danker, Tinkerbel, Tzahi Grad eta Isaac Sharry.

Estekak: Wikipedia | IMDB

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:

 eyes.wide.open.2009.limited.dvdrip.xvid-nodlabs.avi

Deskargak: 364

 :  Eyes-Wide-Open-2009-[EUS].srt 37KB Osoak