Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Step Back to Glory (2013)

Elkarlanean ¦ 2013-06-27 ¦ 17:35 ¦

Taiwango institutu bateko sokatira taldeak amets bat du, nazioartean jokatu, Munduko Txapelketara joan. Eta iritsiko dira, bai, nazioartean jokatzera non... Euskal Herriaren aurka lehiatuko diren! Arabako Badaiotz sokatira taldeko neskak Taiwanen izan ziren filmeko eszena batzuetan parte hartzeko, eta eurak dira ikurrinarekin lehiatzen direnak filmean.

Zuzendaria: Zhang Borui. Aktoreak: Guo Shuyao, Zhuang Kaixun, Pink Yang, Belle Yu, Chen Youfang, Gao Yushan, Hannah Quinlivan, Gao Mengjie. Extra gisa: Badaiotz sokatira taldekoak. Izenburua: 志氣 (txineraz), Step Back to Glory (en), Atzerako urratsa zoriontasunera (eu). Herrialdea: Taiwan. Hizkuntza: mandarinera. Estekak: China Post (en) | Sustatu

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Step.Back.to.Glory.2013.BluRay.720p.DTS.x264-CHD.mkv
 Step Back to Glory 2013 1080p BluRay AVC DTS-HD MA5.1-ringo286
 Step Back to Glory (2013) BluRay 720p x264 Ganool

Elkarlanean egindako itzulpena. Euskaratzaileak izan dira Goio Arana, Joxe Aranzabal eta Luistxo Fernandez. Gainera, Badaiotz taldekoek sokatirako terminologia zehatza ematen parte hartu dute :-)

Deskargak: 110

 :  StepBack-ONA.srt.rar 37KB Osoak