Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Alone in the Wilderness (2004)

Edorta Amurua ¦ 2013-06-28 ¦ 19:03 ¦

1968. urtean Dick Proenneke, 51 urteko Iowarra, Alaska aldera abiatzen da; bere helburua bertan bizitzea da, eta horretarako ezinbestekoa du etxola bat egitea. Bere tresna eta tramankuluekin batera, zine kamera bat eramaten du, eta prozesu guztia filmatzen doa, aldi berean egunerokoa idazten duelarik. Azkenik, behin etxola bukatuta, bertan 30 urte baino gehiago eman zituen. Dokumental honek lehendabiziko urte hori islatzen du, batez ere etxolaren eraikuntza eta natura basatiarekin harreman sakona.

Filma sarean eskuratu daiteke, The Pirate Bay bezalako lekuetan, Alone.In.The.Wilderness.2004.DVDRip.XviD-VoMiT izenarekin

(Modu erabat amateurrean eginak dira azpititulook, beraz akatsak izango ditu dudarik gabe; eskertuko dut edozein ekarpen testua hobetze aldera). Iraupena: 57 min.

Deskargak: 109

 :  Alone In The Wilderness (2004)euskaraz.rar 17KB Osoak

Erantzunak

  • Lur Basatietako Bakardadean

    Azpitit ¦ 2013-06-29 ¦ 14:22

    Eskerrik asko, Edorta. Beti pozgarria azpititulatzaile berria gehitzen denean koadrila honetara.

    Amateurismoa ez da zurea bakarrik, hemengo gehienena baizik. Borondatezko lanak badu balioa, ordea. Bestalde, Facebook-en zalantzak azaldu zenituen hasieratik bertatik, izenburuarekin ere... Ba hori primeran geratu zaizu: Lur Basatietako Bakardadean.

  • Alone in the Wilderness sarean azpitituluekin

    Azpitit ¦ 2013-07-02 ¦ 20:15

    Euskaratzaileak abisatu digu filma osorik ikus daitekeela sarean, euskarazko azpidatziak integratuta. Hementxe. Mila esker berriz ere.

Erantzun artikulu nagusiari