Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Toy Story (1995)

Joxe Aranzabal ¦ 2013-07-03 ¦ 19:29 ¦

Hona hemen Pixar estudioen lehen film luzea: Toy Story, John Lasseterrek 1995ean zuzendua. Lehen filma izan zen, halaber, bere osotasunean ordenagailu bidezko animazioaz egina. Oso kritika onak eta sari mordoa jaso zituen, tartean hiru Oscar. Pelikulako protagonistak jostailuak dira, eta hauen artean nabarmentzen dira Woody cowboya (Tom Hanks) eta Buzz Lightyear astronauta (Tim Allen). Lehena jeloskor dago astronautak bigarren planoan utzi duelako bion jabearen bihotzean, baina euren arteko harremana aldatuz joango da filmak aurrera egin ahala.

Zuzendaria: John Lasseter. Gidoilariak: John Lasseter, Andrew Stanton, Joel Cohen, Alec Sokolow, eta Joss Whedon. Aktoreen ahotsak: Tom Hanks, Tim Allen.

Estekak: Wikipedia | IMDb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Toy.Story.Trilogy.1080p.BluRay.x264.anoXmous
 Toy.Story.1995.1080p.BRrip.x264.YIFY
 toy.story.1995.720p..x264-besthd
 Toy Story 1995 BRRip H264 AAC SecretMyth   
 Toy.Story.1995.480p.BRRip.XviD.AC3-FLAWL3SS
 Toy Story (1995).m2ts 1080p PS3-TEAM 
 Toy Story 1995 720p BRRip XviD-SHiRK 

Eta trilogia bilduma hauetan topatuko duzunarekin ere bat dator:

 Toy Story 1 to 3 1995 1999 2010 Blu-ray movie collection

Eguneraketa: Toy Story 2 ere euskaratua jada!

Deskargak: 151

 :  Toy.Story.1995.1080p.BluRay.x264.anoXmous_EUS.srt.zip 32KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Toy Story / 500 azpititulu katalogoan

    Azpitit ¦ 2013-07-04 ¦ 08:12

    Eskerrik asko, Joxe. Beste aukera bikain bat. Konprobatu dugu azpitituluak bat datozela beste bertsio batzuekin eta sarrera eguneratu dugu horregatik.

    Era berean, zorionak kasualitate txiki bategatik. Azpitituluak.com-eko katalogoko 500. alea da igo berri duzuna. Une honetan 382 film ditugu, eta telesail desberdinen artean, 118 telesail-atal. Guztira, beraz, 500. :-)

    Bostehun horien artean, Pixarren beste batzuk ere bai: Up | Brave | Wall-e

Erantzun artikulu nagusiari