Gridlock'd

Luistxo — 2013/07/13 19:33:00 GMT+1

Thriller eta komedia beltzaren arteko nahasketa bat, ustez drogaren azpimundu estatubatuarra erretratatzen duena; baina, agian beste ezer baino gehiago, burokrazia modernoaren erretrato bat, beti harrapatzen zaituelako halako atasko edo buxadura batean (horixe esan nahi du izenburuak). Tupac Shakur rap-musikari eta aktorea 1996ko abenduan hil zuten tirokatuta, eta bere azken film-agerpenak bera hil ondoren estreinatu ziren, hau tartean.

Zuzendari eta gidoilaria: Vondie Curtis-Hall. Aktoreak: Tupac Shakur, Tim Roth, Thandie Newton. Musika: Stewart Copeland. Estekak: Rotten tomatoes | Imdb

Hiru aukera daude artxibo erantsian, hiru bertsio hauekin bat etorriko direnak:

 Gridlock'd 1997 DvDrip[Eng]-greenbud1969
 Gridlock'd CASTELLANO Vozidar
 Gridlock'd.1997.DVDRip

Ea gustatzen zaizuen. Agian nik bezala pentsatuko duzue, aktorerako ere balio zuela Tupac-ek; lastima da hain gazte hil izana.

application/rar Gridlo-eu.rar — application/rar, 80 KB