101L proiektua

via Ahotsak.eus — 2017/05/30 11:34:00 GMT+2
Urtea

"Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta aniztasun kulturala ezagutaraztea da" 101L proiektuaren helburua. Badihardugu elkarteak Ahotsak ekimen eta webgunearen barruan kokatzen du 101L delako ekimen hau.

Herriz herri, bertako hainbat hiztunekin dokumental laburrak egitea da asmoa.

Bideo "sail" edo sorta bat izango direnez, "telesailen" kategorian gordeko ditugu lan hauetarako egindako azpidatziak.

Fitxategirik ez
via Ahotsak dio:
2017/05/30 13:34

2017an 101L proiektuko lehen bi dokumentalak kaleratu dituzte, Donostia Eleaniztuna eta Zumaia Eleaniztuna. Bi kasuetan, gaztelerazko eta euskarazko azpidatziak gordeko ditugu hemen.

Donostiako proiektuak Donostia 2016 hiriburutza kulturalaren laguntza ere izan zuen.

Azpidatziak bat datoz gorago estekatutako Youtubeko bertsioekin. Youtubeko bideoak jaisteko, erabili Firefox nabigatzailean Download Helper luzapena. Horrekin, eta hemen itsatsitako azpidatziekin, zure etxean/ordenagailuan ikus dezakezu euskaraz, offline.



Deskargatu