Child's Play

Baronluigi-ren bidez — 2013/09/05 21:42:00 GMT+2

Haur jolasa da film honen euskarazko itzulpen estriktoa, baina Hego Euskal Herrian gaztelaniazko bertsio-izenarekin egin zen ezaguna: El Muñeco diabólico. Gerora, saga bat egin zuten beste pelikula batzuekin, eta panpina maltzur eta deabrutuaren izenarekin ere ezagutuko duzue filma: Chucky. Bai, bera da, gaitasun miragarriak eta asmo beltz-beltzak dituen kopina. Terrorezko generoan klasiko bat.

Zuzendaria: Tom Holland. Gidoia: Don Mancini, John Lafia, Tom Holland. Aktoreak: Elie Mamouta, Chris Sarandon, Alex Vincent, Brad Dourif. Izenburua: Child's Play (en), Muñeco diabólico (es), Jeu d'enfant (fr), Deabruzko panpina (eu). Imdb

Artxibo erantsian bi aukera doaz. Klam izenekoa ondo joango da bertsio hauekin:

 Child's Play 1988 DVDrip English Klam
 Childs.Play.DVDRip.XviD-NoL!MiT

Eta Baronluigi izenekoa beste hauekin:

 Childs.Play.1988.720p.BluRay.DTS.x264-CtrlHD   
 Childs.Play.1988.720p.BRRip.XviD-SHiRK
 CHILD'S PLAY - Widescreen[1988-Eng-DVDrip]-haSak

Azpidatzi hauek Baronluigik igo zituen Opensubtitles gunera.

application/rar DeabruzkoP.rar — application/rar, 35 KB
baronluigi dio:
2013/09/15 22:09
Kaixo. Mila esker azpidatziak zure web orrian jartzeagatik. Film hau, ETBERI euskeraz orain dela 20 urte bota zuen bertsio berriz botatzeko aukera izango ote zuten galdetu ondoren itzultzea erabaki nuen, ETBk ezezkoa erantzun ostean.

Aldaketa batzuk egin behar izan dizkiet azpidatziei lehen bertsioa igo nuenetik. Sentitzen dut.

Mil esker hemendilk burrundarie erabiltzaileari, berari esker aurkitu ez nituen akatsak zuzendu ahal izan ditudalako.

Besterik gabe, itzulpenarekin goza dezazuela opa dizuet.