Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Shanghai Triad (1995)

Burrundaie ¦ 2013-09-16 ¦ 23:45 ¦

Jatorrizko izenburua: 摇啊摇,摇到外婆桥 / Yao a yao yao dao wai pe qiao (Shanghai triad )
IRAUPENA: 107 m.
AKTOREEN BANAKETA: Gong Li, Li Baotian, Li Xuejian, Sun Chun, Fu Biao, Chen Su
ZUZENDARIA: Zhang Yimou
HERRIALDEA: Txina

Chang Kai Shek-ekin elkartuta, eta 1927.eko komunisten triskantzan parte hartu ondoren, Tang, Nagusia, Shanghaiko talde boteretsuenaren buruzagi goren bilakatu da. Haren iloba hirira iristen delarik, inguruan duen aberastasunak eta mugarik gabeko luxuak txunditurik uzten dute...

Bi aukera doaz fitxategi erantsian. Xvid izenekoa ondo joango da bertsio honekin:

 Shanghai.Triad.(1995).DVDRip.XViD.AC3-pITo

Eta WAF izenekoa, berriz, beste hauekin sinkronizatua dago:

 Shanghai.Triad.1995.x264.AC3-WAF
 Shanghai.Triad.1995.720p.Bluray.x264-WiKi
 Shanghai.Triad.1995.BluRay.720p.AC3.x264-CHD

Estekak: Imdb | Euskal Encodings

Deskargak: 55

 :  Shang-eus.rar 46KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Shanghai Triad

    Azpitit ¦ 2013-09-17 ¦ 13:36

    Aupa Burrundaie, eskerrik asko zure lehen ekarpen honengatik (webgune honetara, alegia; Euskal Encodings-en jo eta sua ari zara). Aukera ona, bikote kreatibo interesgarria Zhang Yimou eta Gong Lik osatutakoa.

    Formatuan ukitu batzuk egin dizkiogu sarrerari, esteka parea gehitu, eta deskargarako zuzenean SRT fitxategiak jarri, errazteagatik. Espero dugu aldaketak ez molestatzea. Beste zerbaitekin animatzen bazara... aurrera!

  • Re: Shanghai Triad

    Luistxo ¦ 2013-09-26 ¦ 09:14

    Ikusi dut: ez da Bizi (Vivir) bezain biribila, baina Gong Li ederraren miresleontzat balio digu honek ere. Ingelesezko (Shanghai Triad) edo espainolezko izenburuei erreparatuta (La Joya de Shanghai) ematen zidan txinerazko transliterazio horrek ez zuela bat egiten (Yao a yao yao dao wai pe qiao). Filma bera ikusten konturatu naiz, kantu batean igarri baitiet hitz horiei! seaska kanta bat da, Burrundaiek itzulpenean honela emana, "Nire amonaren zubian, an, an, an...". Literalki pittin bat desberdina da, Wikipediaren arabera: "Arraun, arraun, egin arraun amonaren zubira", baina Burrundaierenak balio du seaska kanta baita. Filmari hobeto doakio, dudarik gabe, horrek, ze gangsterren filma eman dezake (Triad) edo femme fatale bati buruzko (La joya de...), baina funtsean, inozentzia galduaren inguruko film bat da, seaska-kantak deskribatzen duena.

    Eskerrik asko Burrundaie, filma euskaratzeagatik.

Erantzun artikulu nagusiari