Fatima

via Filmazpit — 2016/12/08 14:11:00 GMT+2

Fatima aljeriarra da, dibortziatua dago eta Frantzian bizi da bere bi alabekin: Souad, nerabe bihurria, eta Nesrine, Medikuntza ikasten hasi berria den 18 urteko gaztea. Fatimak ia ez du frantsesez hitz egiten, eta hori oso oztopa handia gertatzen zaio beraren eta bere alaben arteko harremanerako. Alabei ahalik eta etorkizun onena emateko, eguneko ordu asko garbitzaile gisa lan egiten pasatzen ditu. Egun batean istripu bat du eta denbora batez atseden hartu behar du. Denbora hori Souadi eta Nesrineri frantsesez esan ezin dien guztia arabieraz idazteko baliatzen du.

Zuzendaria: Philippe Faucon. Gidoia: Philippe Faucon. Aktoreak: Soria Zeroual, Zita Hanrot, Kenza-Noah Aiche, Chawki Amari, Dalila Bencherif. Ekoizpeneko herrialdeak: Frantzia, Kanada. Hizkuntzak: frantsesa, arabiera. Imdb

Bi aukera doaz itsatsita. Artsubs izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 Fatima (2015)[sonata premiere]avi 550 mb
 Fatima.2015.FRENCH.SUBFORCED.WEBRIP.x264.Hadopix
 Fatima 2015 1080p WEBRip H264 AC3 HORiZON-ArtSubs
 Fatima 2015 WEB-DL Sonata Premiere 

Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da.

Zip archive FATIMA-prest.zip — Zip archive, 52 KB