Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Gedo Senki (Itsaslurreko ipuinak) (2006)

Ekialde ¦ 2013-10-01 ¦ 13:23 ¦

Ursula K. Leguin-en zientzia-fikziozko Earthsea mundua ageri da marrazki bizidunen pelikula honetan. Terramar edo Terremer erdaraz, euskaraz Itsaslur itzul daiteke.

Sinopsia: Itsaslurreko bi azti indartsu, Gabirai artxiaztia eta Lord Armiarma androginoa aurrez aurre daude istorio honetan, tartean protagonista gaztetxoak ere badaudelarik, Theru eta Aren.

Zuzendaria: Goro MIYAZAKI. Gidoia: Goro MIYAZAKI eta Keiko NIWA. Oinarrian: Ursula K. LE GUIN-en Itsaslur narrazio sorta (Itsaslur: Earthsea, Terramar, Terremer); eta baita Hayao Miyazakiren komikia, Shunaren bidaia. Musika: Tamiya TERASHIMA. Ahotsak: Junichi OKADA (Aren), Aoi TESHIMA (Theru, abesten duenean ere bai), Yuko TANAKA (Armiarma), Bunta SUGAWARA (Gabiraia), Teruyuki KAGAWA (Erbi), Jun FUBUKI (Tenar). Animazioa: Ghibli estudioa.

Estekak: IMDb

Bertsioa: Tales.from.Earthsea.2006.720p.BluRay.x264-TheWretched

Deskargak: 92

 :  itsaslureus.zip 48KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Gedo Senki (Itsaslurreko ipuinak)

    Luistxo ¦ 2013-10-08 ¦ 13:14

    Eskerrik asko pelikula hau euskaratzeagatik. HD definizioan ikustea etxean gozatu handia izan da. Goro Miyazakik bere aita Hayaoren bidea jarraitzen duela argi dago. Hayao Miyazakik erretiroko azken filma (Kaze Tachinu) zuzendu duelarik aurten, uste dut Ghibli estudioek jarraituko dutela lan bikainak ematen.

  • Ezin da entzun LG telebistetan

    edu ¦ 2013-10-16 ¦ 10:54

    Gedo Senki (Itsaslurreko ipuinak) bertsio horrek duen audioa ezin da LG telebistetan entzun, LGk ez duelako baimenik behar den kodeka erabiltzeko. Bihurtu egin behar duzu. Ubunturako badaude aplikazioak eta jarraibideak horretarako. Egun dut eta, primeran.

  • Re: Gedo Senki (Itsaslurreko ipuinak)

    BIhar ¦ 2013-10-20 ¦ 23:12

    edu (Ezin da entzun LG telebistetan) zein aplikazio erabili duzu Ubuntun? Kodeka aldatzea, moztea eta bestelakoak oraindik ere windowsen egiten ditut, batez ere alperkeriarengatik. Eskertuko nizuke erantzuna ;)

Erantzun artikulu nagusiari