Toy Story 3

Joxe Aranzabal — 2013/11/13 16:51:00 GMT+1

Gaizki-ulertu bat tarteko, Andy-ren jostailuak haurtzaindegi batera eraman dituzte, justu Andy unibertsitatera joan aurretxoan. Woodyk konbentzitu beharko ditu hark ez dituela abandonatu eta etxera itzultzeko. Honekin amaitzen da Hollywood-ek egindako trilogiarik arrakastatsuenetako bat. Toy Story 3 izan zen 2010eko pelikularik salduena munduan, halakoxea izan zen bere onespena.

Zuzendaria: Lee Unkrich. Gidoilariak: John Lasseter, Lee Unkrich eta Andrew Stanton. Aktoreen ahotsak: Tom Hanks, Tim Allen, Joan Cusack.

Estekak: Wikipedia | IMDb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Toy Story 3 2010 1080p BluRay DTS-ES x264-CtrlHD
 Toy.Story.3.2010.1080p.BluRay.x264.anoXmous_

Eta trilogia bilduma hauetan topatuko duzunarekin ere bat dator:

 Toy Story 1 to 3 1995 1999 2010 Blu-ray movie collection
Azpitit dio:
2013/11/15 17:18

Eskerrik asko, Joxe. Honekin osatua geratu da Pixar etxearen trilogia bikain hau, euskaraz. Hona aurreko atalak:

Hiruen sinkronizazioak bat datoz Torrentetan aurki daitekeen bilduma honekin:

 Toy Story 1 to 3 1995 1999 2010 Blu-ray movie collection
Azpitit dio:
2014/01/12 10:07

Aproba gisa, filmarentzako azpititulu bikoitzak. Ingelesezko eta euskarazko batzuk fusionatu dira, eta biak doaz ondo sinkronizatuta, baina sinkronizazioa ez da zehatz berdina, eta horregatik ez da bereziki erosoa honela irakurtzea. Hala ere, aproba gisa hori dokumentatzea ere ondo etorri da, eta bego hemen emaitza.

Informazio gehiago hemen.


Argazkiak.org | Toy Story 3 azpititulu bikoitzak © cc-by-sa: Luistxo.F



Deskargatu