Wadjda

Edorta Amurua — 2013/11/15 00:00:00 GMT+2

Haifaa al-Mansour zuzendariak Saudi Arabiako emakumeen egoera islatzen du film eder honetan. Wadjda, 11 urteko neskatoa da, eta gehien desiratzen duena bizikleta bat izatea da, mutilekin lehiatu ahal izateko. Horretarako, Arabiar gizartearen aurreiritzi eta ohiturak gainditu beharko ditu, betiere bere umore zorrotza galdu gabe.

Egungo Saudi Arabian emakume batek egindako film bakarra dugu hau, errodatzerakoan ere zailtasun bereziak pairatu zituena.

Bertsioak:

 Wadjda.2012.ARABiC.SWESUB.AC3.DVDRip.XviD-HDQ
 Wadjda.2012.DVDrip.XviD.AC3-ET

Zuzendari eta gidoilaria: Haifaa Al-Mansour. Aktoreak: Waad Mohammed, Reem Abdullah, Abdullrahman Al Gohani. Izenburua: Wadjda (Ar: وجدة‎), La bicicleta verde (es: bizikleta berdea). Estekak: Wikipedia | Imdb

Zip archive Wadjda.2012.eus - zuzendua.zip — Zip archive, 18 KB
Edorta Amurua dio:
2013/11/29 23:40
Hemen doaz azpitituluak zuzenduak, lehenbizikoaren akatsak gainditzen saiatu naiz
Azpitit dio:
2013/11/30 12:02

Zuzendutakoak jarri ditugu sarrera nagusian, eskerrik asko.

Aholkua azpidazle/euskaratzaile guztientzat: Kalitate-kontroleko saio bat egitea komeni izaten da, azpitituluak euskaratu ondoren, egin duzunaren ikuskatze bat, oharrak apuntatuz paper eta arkatzarekin. Azken zuzenketak egin gero, eta denontzako igo hona :-)