Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Galdera, Iradokizuna: RAR=kk, eta Inkesta

Ibiltari ¦ 2013-12-10 ¦ 13:40 ¦

Galdera, Iradokizuna: RAR=kk, eta Inkesta

Azpitituluak igotzeko RAR edo ZIP gisara konprimitua egotea eskatzen da web honetan.

Galdera: zergatik ez zuzenean srt testu bezala?
Testu artxiboak ez dira oso handiak beraz konprimatzean memoria gutxi aurrezten da. Adibidez Amelie filmaren azpitituluen neurria: amelie22.srt 81,1 kB
zip konprimitua 32,6 kB
beraz 50 kB baino ez dira aurrezten, filme osoarekin parekatuta ezer gutxi. Serbidorean gordetzeko ere, mila filma baleude ere 50 mega inguru baino ez dira aurrezten, eta deskarga denbora ere ez da aintzat hartzekoa.
Edo srt testu bezala egonik nabigatzailearen leihoan irekitzeko dagoen arriskua (diskora deskargatu beharrean) ekiditzeko trikimailua da?
Baina estekaren deskarga derrigortzeko bide hobeak ere badaude. Bilatuz ikusi dut serbidoreak "Content-type: application/force-download" informazioa eman behar diola, php edo parekoekin egiten omen da. Baina html5 estandarrak bide errazagoa eskaintzen du, a href etiketan download atributoa jartzea. Oso erosoa baina badirudi nabigatzaile ez estandarrak oraindik ez dutela ulertzen.


Iradokizuna: SRT artxiboa konprimatzeko formatoren bat gomendatzekotan ez nuke inolaz ere RAR formatoa proposatuko. RAR ez da batere librea. ZIP ere ez da erabat librea, baina RARek ez du ekarpenik ZIPen aurrean.
Agian RARek gehiago konprima dezake, baina ZIP askoz hedatuago dago. Askenaldian uste dut windows munduan RAR asko hedatu dela, baina formato berri bat hedatzen laguntzekotan hobe 7Z formatoa izatea. 7z guztiz librea da, GPL, eta RAR eta ZIPek baino gehiago konprimatzen du.


Inkesta hau luzatzen dut hemengo irakurleen artean:
- Zein da zuk normalean erabiltzen duzun konpresio formatoa?
- rar, zip eta 7z formatoko artxiboak sortzeko eta irakurtzeko programa badaukazu?
- edo formato bata edo bestea irakurri ahal izateko programa berria instalatu beharko zenuke edo instalatu behar izan duzu?

Deskargak: 0

Erantzunak

  • Re: Galdera, Iradokizuna: RAR=kk, eta Inkesta

    Luistxo ¦ 2013-12-10 ¦ 18:58

    Aupa. Webguneko arduradun gisa erantzungo dizut. Eskerrik asko inkesta bat proposatzeagatik baina, sustorik hartu ez dezazun, jakin ezazu webgune hau foro komunitario gisa funtzionatzeko moduan egina dagon arren, egiazki ez du sekula foro gisa funtzionatu, ez gaiak plazaratzean eta gutxiago erantzunak sortzea. Komunitaterik ez dagoela, alegia, eta ez atsekabetu feedback-ik ez baduzu lortzen hemen edo aurrerago pelikularen bat itzultzen baduzu. Isiltasunera konformatu beharra dauka azpititulatzaile euskaldunak, esperientziagatik diotsut.

    Bestalde, formatuari dagokionez. Azpitituluetan aritua denak Subdivx, Subscene edo Opensubtitles erabiliko zuen erdarazko materiala lortzeko eta horietan azpitituluak beti beti RAR edo ZIP eran daude.

    Zip eta Rar-ekin ez da kexurik zan gaur arte gune honetan, bai ordea erabiltzaile batzuen zailtasunak 7z formatuarekin.

    Horrez gain, SRT formatu soilean ere igo izan ditu gauzak jendeak hona eta horiekin ere ez da kexurik izan. Baina nabegatzaile eta ingurune batzuetan testu huts gisa irekitzen dira SRT-ak batzuetan edo efektu arraroak egiten (Filmazpit-en gertatzen da adibidez). Nolanahi ere, batzuetan SRT soila baino gehiago kargatzen da: bi bertsio aldi berean; irudia edo fitxa bat gehituta beste batzuek... Bi elementu (edo gehiago) badira, beharrezkoa konpresioa.

    Laburbilduz: zuk ahal edo nahi duzun bezala igo azpitituluak, ze feedback gutxi izan arren ere, denen onerako izango da film bat gehiago disfrutatzeko aukera izatea. Baina horretarako... lehenbizi egin egin behar dira!

Erantzun artikulu nagusiari