The Act of Killing

Zangutano — 2016/09/14 10:45:00 GMT+1

1965ean milioi bat komunista inguru erail zituzten Indonesian, militarrek emandako estatu kolpearen ondotik. Orduko hiltzaile haien testigantzak bildu ditu Oppenheimerrek dokumental honetan, baita gertakarien antzezpen bat egitera gonbidatu ere, erailketak nola izan ziren hobekiago ulertarazteko. Odola izozten du film honetan agertzen den bortizkeria guztiak, baina beharbada oraindik eta izu gehiago sortzen du hiltzaileek sentitzen duten inpunitateak. Beste hainbat herrialdetan emandako inpunitate egoerak oroitarazten dituelako. Gurean, urrutirago joan gabe.

Zuzendaria: Joshua Oppenheimer. Ekoizleak: Errol Morris, Werner Herzog, André Singer. Kredituetan teknikari asko Anonimo gida ageri dira, filma ikustean ulertuko dituzuen arrazoi argiengatik. Kontestu historikoa: Suhartoren kolpea eta 1965-66 urteetan Indonesiako komunisten kontra egin zen genozidioa. Protagonistak (hiltzaileak eta genozidioaren antolatzaileak, alegia): Anwar Congo, Jusuf Kalla, Herman Koto, Ibrahim Sinik, Adi Zulkadry, Yapto Soerjosoemarno eta beste batzuk. Jarraipena: The Look of Silence, Estekak: Webgune ofizial bat | Imdb

Bertsio hauetarako egokitutako azpitituluak:

 The Act of Killing (2012).mp4
 The Act of Killing 2012 720p BluRay x264 AAC - Ozlem   
 The Act of Killing 2012 1080p BluRay x264 AAC - Ozlem
 The.Act.of.Killing.x264.ac3.HD720.24fps.kilgore
 the act of killing 2012 limited subbed 1080p x264-an0nym0us

Azpititulu hauen 2013ko bertsio oker bat, Zangutanok egindako txukunarekin ordezkatu dugu 2016an.

Zip archive The Act of Killing (eus).srt.zip — Zip archive, 29 KB
Azpitit dio:
2016/09/14 16:17

Eskerrik asko, Zangutano, dokumental hau eta bere jarraipenekoa, The Look of Silence, euskaratzeagatik. 1. film honi dagokionez, aurretiko bertsio oker bat tapatzeko balio izan digu, bide batez.

Bide batez, zure ekarpenekin film luzeen katalogoa 500. eta 501. filmarekin handitu dugu, eta horrekin agindutako saria egokitu zaizu, Donostiako Zinemaldiko jai glamouroso baterako gonbidapen bikoitza. E-postaz jarriko gara kontaktuan zurekin Zangutano, sariarena lotzeko.

Zinemaldiarekin gabiltzanez... agian bi film hauen euskaratzera bultzatu zaitu aurtengo ekitaldian antolatu den atzera begirako bereziak? Act of Killing, zinema eta indarkeria globala da sail hori, eta bertan dira Oppenheimmerren bi film hauek.

Zaletuentzako pista: aipaturiko bi hauez gain, sail horretako beste film batzuk ere euskaraz dauzkagu: