Santa Sangre

Ekialde — 2014/01/03 13:32:00 GMT+2

Alejandro Jodorowsky lehen maila eta ospeko zuzendaria izatera deitua egon zitekeen 1970.eko hamarkadan, baina Dune egiten hasi zenean , ezinezko gidoi batean (14 orduko pelikula) eta produkzio garesti batean milioiak erre zituen emaitzarik gabe. Orain hartaz dokumental bat egin dute. Porrot haren ondoren zenbait urteren buruan, egin zuen pelikula hau, Santa Sangre , medio murritzekin Mexikon (eta izenburua espainolez du baina pelikula ingelesez da), baina irudimen eta obsesio surrealistak dituen obra bat burutu zuen.

Sinopsia: Fenix zirko batean hazi da, familia disfuntzional batean. Bere aita labain jaurtitzailea da, eta adulteroa; eta bere ama, trapezista eta fanatiko erlijiosoa.

Zuzendaria: Alejandro Jodorowsky. Ekoizlea: Claudio Argento. Gidoilariak: Alejandro Jodorowsky, Roberto Leoni, Claudio Argento. Aktoreak: Axel Jodorowsky, Blanca Guerra, Adan Jodorowsky, Guy Stockwell.

Bertsio honetarako: Santa Sangre (1989) 720x480_16x9 941 Mb BitTorrent

Zip archive santasangreeus.zip — Zip archive, 58 KB