Zendegi Va Digar Hich

zangutano — 2014/01/03 14:37:00 GMT+2
Urtea
1991

Kiarostamiren Koker trilogiako bigarren atala da "Bizitzak aurrera darrai" hau. Zinema zuzendaria bere semearekin lehen pelikula grabatu zuen tokira itzultzen da, lurrikara baten ondotik kaltetua gertatu den landa-eremura.

Zendegi Va Digar Hich (Abbas Kiarostami, 1991).avi fitxategiarentzat egokituak, 734,9 mega.

Zuzendari eta gidoilaria: Abbas Kiarostami. Aktoreak: Farhad Kheradmand, Pooya Pievar. Herrialdea: Iran. Hizkuntza: Pertsiera. Izenburua: زندگی و دیگر هیچ‎ Zendegi va digar hich (pertsiera), And Life Goes On edo Life, and Nothing More (en), Et la vie continue (fr), Y La Vida Continúa (es), Bizitzak aurrera darrai (eu). Estekak: Rotten tomatoes

Zip archive Zendegi Va Digar Hich.zip — Zip archive, 23 KB
Azpitit dio:
2014/01/04 12:29

Eskerrik asko, Zangutano, zure lehen ekarpen honengatik (hala izan baita, ezta?). Fitxa txiki batekin eta irudiarekin hornitu dugu zure ekarpena, ez dizu molestatuko. Badugu katalogoan beste bi film Irangoak, baina ez Kiarostami ezagunaren piezarik. Ongi etorria beraz, aukeraketa hau.

Luistxo dio:
2014/01/07 18:30

Nahiko eusnob izan arren, ez nuen sekula Irango pelikularik ikusi. Eskerrik asko, Zangutano, film berezi honekin aukera emateagatik. Hondamendia eta pertsonak: baina Lo Imposible tostoiaren antipodetan dago hau... Ematen du ez duela intrigarik baina, bai, hori ere badu!, Renault 5 zarpail hori... iritsiko ote da herriraino? Spoilerrik gabe hemen utziko dut.