Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Esaldi zatituak eta 'orga-itzulera' sobranteak

Jabier Zabaleta ¦ 2014-01-12 ¦ 19:16 ¦

Esaldi zatituak eta 'orga-itzulera' sobranteak

Pelikula baten azpitituluak euskaratzen hasi naiz eta zalantza txoro bat sortu zait.

Hau da, esaterako, itzuli behar dudan esaldietako bat:

This song was playing
when Hal and I first met.

Horrelaxe dator originalean: esaldi bakarra, baina bi lerrotan banatuta, tartean 'orga-itzulera' bat (puff!) sartuta. Itzuli behar dudan testuak askotan zatitzen ditu esaldiak horrela eta endredo bat da da, Wordfast ari naizelako erabiltzen itzulpena egiteko eta Wordfastekin esaldika itzuli behar delako.

Nola egin beharko nuke? Itzultzen hasi aurretik 'orga-itzulera' sobrante horiek guztiak kendu banan-banan? Horrela egiten duzue? Ala nola?

Erantzunak

  • Re: Esaldi zatituak eta 'orga-itzulera' sobranteak

    Luistxo ¦ 2014-01-13 ¦ 10:43

    Nik ez dut Wordfast erabiltzen eta ez dakit gehiago (baina zuk ikasitakoa ondo etorri daiteke gero beste batzuentzat).

    Ingelesezko esaldi hori tamainagatik lerro batean ondo geratuko da. Begiz jotako lerro-luzera batean sartzen bada, nik lerro batean uzten dut euskarazkoa (lerro-luzera ere erlatiboa da: nire PCan karaktere gutxiago sartzen dira lerro batean nire telebistan baino). Lerro bi uztekotan, saiatzen naiz "ez dut" bezalakoak ez mozten eta lerro batean edo bestean uzten. Baina enpeinu berezi-berezirik ere ez dut jartzen xehetasun hauetan. Normalean, irteten den bezala egin, eta aurrera.

  • Re: Esaldi zatituak eta 'orga-itzulera' sobranteak

    jon ¦ 2014-01-13 ¦ 23:31

    Nik egingo nuke testua aurretik pixka bat landu testu editore batekin eta "orga-itzulera" horiek kendu, eskuz edo aukera izanez gero "bilatu eta ordeztu" lanabesarekin. Gero Wordfast erabili itzulpena egiteko. Dena den, askotan metodorik azkarrena izaten da azpitituluak editatzeko programan berean zuzenean itzulpena egitea , edo itzulpena zuzenean testu editorean idaztea.

    Noiz edo noiz ere Googleko itzultzaile automatikoa erabili dut eta gero (ia-ia denak) birpasatu eta aldatu. Baina ez dakit zein den metodorik onena.

    Ona litzateke mezu hauei segida ematea ea zerbait ikasten dugun denon artean.

  • Re: Esaldi zatituak eta 'orga-itzulera' sobranteak

    @LuismiSainz ¦ 2014-01-14 ¦ 11:05

    Nik Wordfast ez dut ezagutzen ongi, baina Trados erabili dut itzultzeko. Hor ere arazo dira esaldia eteten duten "orga-itzulera" horiek, eta nik halakoetan segmentua itxi eta lerro-jauzia jartzen dut orga-izulera edo paragrafo-markaren ordez, horiek bai baitira sartzen segmentuetan.
    Ez dakit wordfasten hori egin daitekeen.

Erantzun artikulu nagusiari