Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Filmeetako aipuak

spiib ¦ 2014-01-17 ¦ 14:23 ¦

Filmeetako aipuak

Euskara sarean zabaltzen dihardugun dugun talde bat gara, eta oraingo honetan filmeetako aipu ospetsuak zabaltzeari ekin nahi diogu. Aipu ospetsuak itzultzea da gure asmoa, eta ondoren ziurrenik twitter bidez zabaltzea hauek. Hala ere, existitzen diren kasuetan, itzulpen ofizialak erabili nahiko genituzke, eta horregatik zera galdetu nahi genizueke, ea zuek filmeetako aipuen zerrenda edo datu-baserik baduzuen, eta hala bada, ea guk hau erabili genezaken galdetu nahi genizueke. Mila esker aldez aurretik!

Erantzunak

  • Re: Filmeetako aipuak

    Azpitit ¦ 2014-01-18 ¦ 11:49

    Aipuen bildumarik ez dago hemen, baina Twitterretik esan digutenez, Wikiquotes-en badago zerbait eta gomendagarria litzateke agian zuek egiten ari zaretenak hor jarraitzea, Wikiquotes plataforma irekian.

    Ze filmetakoak nahi dituzue? Ba begiratu katalogoan, jaitsi azpitituluak (testu fitxategiak dira azken batean) eta bilatu hitzak. Esate baterako, Blade Runnerreko erreplikantearen azken hitzak topatuko dituzue erraz.

    Hori bai, itzulpen ofizial kategoriako gauzarik ez espero, hemen lan gehiena amateurra da, ez bada Filmazpit-en jatorria duela (itzulpen profesionalak kasu horretan).

    Animo ekimen horrekin!

Erantzun artikulu nagusiari