Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Sinestesia: Arte, Dolor y Sexo

Elkarlanean ¦ 2014-01-26 ¦ 13:36 ¦

Mundua, errealitatea, hor kanpoan dagoena... norberak barnetik eraikitzen du eta arras subjektiboa, pertsonala, da. Hala ere, txikitatik irakasten digute bost zentzumen ditugula kanpoan dagoenaz jabetzeko edota errealitatea hautemateko. Horregatik, usaimenaz, dastamenaz, ikusmenaz, gustuaz eta ukimenaz baliatuz, gutxi gora behera denok nolabaitere barneratzen dugu inguratzen gaituena antzeko moduan jasotzen dugula. Baina... hori horrela ez balitz?

Pertsona batzuei zentzumenak nahasten zaizkie. Sinestesiadunak dira. Zer esan nahi du horrek? Kanpotik estimulu bat jasotzen dutenean, horri dagokion zentzumenarekin jasotzeaz gain, beste zentzumen baten informazioarekin ere jasotzen dutela errealitatea. Zentzumen nahasketari sinestesia deitzen zaio eta dokumental honetan prozesu horietan gertatzen denari buruzkoak aurkitu dituzu.

Sinestesiari buruzko dokumentala da hau, hain zuzen ere: Sinestesia; artea, mina eta sexua.

Zuzendariak: Paula Cánovas, Alberto Sancho. Zuzendari-laguntzaileak: Andrés Zaragoza, Joaquín López, Juan Alberto Miñarro, Juan Román. Universitat Politècnica de València-ko graduondoko lan bat. Lokuzioa: Toni Garrido. Agerpenak: María José de Córdoba, Marisol Salanova, Mariano García, Simón Pérez, Neil Harbisson, Cristina Navarro, Miren Karmele Gomez (bere lanen bidez), Raul Espert, Emilio Gómez. Iraupena: 50 min. Webgunea: documentalsinestesia.com | Miren Karmele Gomez-en bloga eta tumblr-a.

Euskaratzaileak, elkarlanean: Luistxo Fernandez eta Miren Karmele Gomez.

Deskargak: 56

 :  sines-eu-COMPLETO.srt.rar 20KB .

Erantzunak

  • "Sinestesia: artea, mina eta sexua" sarean

    Azpitit ¦ 2014-02-07 ¦ 10:05

    Dagoeneko sarean osorik ikusgai euskarazko azpitituluekin, eta baita Argiaren Dokumentalak sortari esker, hemen.

Erantzun artikulu nagusiari