Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Opensubtitles, Kodi eta PopcornTime

Azpitit ¦ 2016-04-14 ¦ 09:35 ¦

Opensubtitles, Kodi eta PopcornTime

Duela aste batzuetatik, gure azpitituluen katalogoa beste toki batean ere kargatzen ari gara: Opensubtitles.org webgunean. Borroka pixkat egin behar izan dugu horretarako, X.A. suntsitzaileak betoa ezarri zielako gainerako azpidazle euskaldun guztiei, baina X.A.k kontrol gaitasuna galdu du dagoeneko han, eta gainera, bere borondatez, bere azpidatzi guztiak ere ezabatu ditu. Ondorioz, orain OpenSubtitles-en dauden azpidatziak, amateurrak edo profesionalak izango dira, hobeak edo eskasagoak, baina ez behintzat X.A.ren mordoilo jasangaitza.

OpenSubtitles-eko jokaldiak arrazoi nagusi bat izan du atzean: sareko hainbat sistemak, bereziki puntako streaming zerbitzu batzuek, lotura zuzena dute haren API-arekin eta horrela film bat aukeratu eta ikusteko orduan azpitituluak automatikoki agertzeko aukera daukazu. Baita euskaraz ere, filmarentzako azpidatziak egonez gero.

Halako bi sistema nola erabili deskribatuta utzi dute pare bat lagunek. PopcornTime programaren azalpena Sustatun kargatu du Urtzi Odriozolak, eta beste lagun batek, berriz, Kodi programarena azaldu digu.

Bi sistema horien bidez, P2P sareekin, film bat aukeratu eta zuzenean ikusten has zaitezke, baldin eta sarean nahikoa hedatua badago. Hau da, arrakasta berri edo "betiko" batekin filma aukeratu eta ikusten has zaitezke. Pieza arraroago edo exotikoago batekin, zailagoa.

Ikusten diren filmekin ere, beti ez duzu euskarazko azpititulurik aurkituko, jakina. Opensubtitles-eko katalogoa, oraingoz, film hauekin dugu.

Hor dituzue, beraz, bi tutorialak: