Computer Chess

Elkarlanean — 2014/02/03 10:21:00 GMT+1

Oso-oso nerd edo informatikoki frikia da pelikula hau. Ez bazara informatikaren munduaren ingurukoa igual hotz utziko zaitu. Bestela ere, ez espero berotasun humano askorik: zinema asoziala da hau. Sony kamera zahar batekin zuribeltz zikin batean grabatua.

Sinopsia: 1980ko hamarkadaren hasieran, informatikari programatzaile batzuk Kaliforniako biltzar batean elkartu dira xake-programen arteko xake lehiaketa baterako. Hotel berean beste tipo batzuk daude, talde-terapia mistikoetan dabiltzan batzuk, beraien sendalari afrikarrarekin. Eta agian beste presentzia batzuk ere bai.

Zuzendari eta gidoilaria: Andrew Bujalski. Aktoreak: Patrick Riester, Myles Paige, Gordon Kindlmann, Robin Schwartz, Gerald Peary. Estekak: Imdb | Gizmodo | Rotten tomatoes | webgune ofiziala

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Computer.Chess.2013.WEB.1080p.h264
 Computer.Chess.2013.1080p.WEB-DL.H264-KG[PublicHD]
 Computer.Chess.2013.480p

Elkarlanean itzulia. Euskaratzaileak: Luistxo Fernandez @luistxo eta Aintzane Muguruza @aintzanemug

application/rar compuchess-eu.srt.rar — application/rar, 26 KB