The Weight of Chains / Težina lanaca

Ivo Andrić Elkartea — 2014/02/08 00:07:00 GMT+2
Urtea
2010

Ivo Andrić Elkarteko kideok atsegin handiz komunikatzen dizuegu 25 urteko Boris Malagurski (Борис Малагурски) zinemagile serbo-kanadiarraren Težina lanaca/The Weight of Chains (“Тежина ланаца“) filma dokumentala euskarazko azpitituluz jantzi dugula (“Kateen zama”).

Zuzendaria: Boris Malagurski. Iraupena: 124 minutu. Hizkuntzak: serbiera, ingelesa. Webgune ofiziala. Bertsioa: Youtubekoa eta baita ere Torrenteko honekin sinkronizatua:

 The.Weight.Of.Chains.2010.DOCU.DVDRip.XviD-JETSET

Boris Malagurski 1988 urtean sortu zen Serbia iparraldeko Vojvodina (Војводина) probintzia autonomoko Subotica (Суботица) hirian. Subotica I Mundu Guda bukatu arte Austria-Hungariaren parte zen (hiriaren hungariarezko izena Szabadka da), eta gaur egun ere, gutxiengo etniko hungariar handia bizi da mugako herri honetan (eta baita ere beste gutxiengo asko). Suboticaren izaera nazioanitza da beraz, Jugoslaviarena izan zen bezalakoa. Malagurskiren suboticar petoaren izaera nabari da Jugoslavia izan zen Estatu honekiko maitasuna, berak hiru urtez soilik bizi izan bait zuen ere (1991an hondamendia hasi bait zen). Subotica Malagurskiren iparra bada, orduan Vancouver (Kanada) da Malagurskiren hegoa. Gazte-gazte zelarik, 17 urterekin (2005ean) hiri horretara emigratu zuen, eta han jarri du bere kuartel nagusia. Bere filmen finantzaketan ere nabari da, borondatezko diru-bilketak parte garrantzitsua direlarik, diru-bilketa hauetan diasporako serbiarrek, eta batez ere Kanadako serbiarrek pisu handia bait dute. Beraz, auzolanean finantzatutako lan bat dugu hau.

Zuzendari gazte honek izan duen arrakasta ikaragarria izan da. Kateen zama filma 2010ean, 22 urte soilik zituelarik ekoitzi zuen, eta filma hau izan da ezagun egin duena bai bere herrialdean zein nazioartean, Serbiako Happy TV telebista-kate pribatuak politikari eta gaurkotasunarin buruzko programa bat, Revolucija (“Iraultza”/”Револуција”), zuzentzeko aukera eman dion mailaraino. Hala ere, ez da bere lehen filma. 2009an Kosovo. Can you imagine? (“Kosovo. Imajina zenezake?”) ordu erdiko dokumentala ekoitzi zuen Kosovo independentean serbiar jatorriko populazioak jasaten zituen bizi baldintza gogorrei buruz. Eta are lehenago, bere Kanadako bizi-ibilbideari buruz The Canada Project (“Kanada Proiektua”) ekoitzi zuen Serbiar Telebista publikoan emana izan zedin. Eta Težina lanaca/The Weight of Chains ere ez da bere azken filma izan. 2012an, Ivana Rajovićekin batera, Pretpostavka pravde (“Justiziaren ustea”/Претпоставка правде) atera zuen, Belgradeko Partizan futbol taldeko hintxa gazte batzuk Brice Taton Lille talde frantziarreko gaztea hiltzearren froga nahikorik gabe kondenatu zituzteneko gertakari ilunaz, serbiar sistema juridikoaren itzalak azaltzen ditu dokumental honek. Bere azken dokumentala Belgrade da, Serbiako hiriburuaren xarma erakusten diguna. Belgrade orain ari da lehen sesioetan agertzen. Zinemagile gazte baina esperientzia handiko baten aurrean gaude beraz.

Boris Malagurskiren filmak karga politiko handia dute, eta Kateen zama ez da salbuespen bat. Ezin izan daiteke beste modu batean izan bere ama aberriaren suntsiketa, kolonizazioa eta nazioarteko ikuspegi hegemonikoaren partetik kriminalizatzea ikusi duen pertsona batean ezin liteke bestela izan. Malagurskiren elkarrizketa sistemak, ikuslearentzat trama jarraitzea erraztu egiten du, eta ikuskera multi-bektorial bat ematen dio filmari. Ikuspegi dinamiko horrez gain, Malagurskiren filmen beste oinarri bat, herri balkaniarrez ematen duen irudi alaia da; kriminalizatzearen kontrako antidotoa (jugoslaviar herriak ez dira soilik euren tragediak) eta baita ere herriaren bertuteak (herritarren izaera da euretako bat) azaltzeko arma gisa. Posizio ideologikoari dagokionez, serbiar abertzaletasunaren eta jugoslavismo sozialista titozalearen artean koka dezakegu.

Kateen zama Jugoslavia zatitu zuten 90ko guden eta euren arrazoien historia bezala saldu daiteke, baina ez litzateke zuzena izango. Edo parte batean bai, baina ez guztiz zuzena, hori baino askoz gehiago ere bada. Kateen zama kolonizazioaren historia bat da. Filme honetan, guden arrazoiak eta gaur egungo Estatu jugoslaviar ohien gaur egungo egoeraren artean dagoen haria argi agertzen da, Estatu sozialista garatu bat (bere gaitzekin noski) pribatizazioz eta kreditu-zorren bidez desegitea, eta ordez Gobernu ahulak eta otzanak bertan jartzea. Eta sozialismoaren desagerpenak guda ekarri zuen, herri jugoslaviarrak 1945an batu zituen porlan ideologikoa desagertu egin zelako, eta bakoitzaren nortasuna (eta albokoarekiko gorrotoa) nagusitu zirelako. Hala ere, herri ezberdinen arteko gudak ez ziren izan kasualitatea, kolonizazio logikari ondo etorri zitzaion gertakizuna izan ziren, hego-eslaviarren batasuna, Inperioen kontrako hesia puskatu egin bait zuten. Kolonialismoa da Malagurskik aipatzen duen katea, zeinen zama jugoslaviarrentzat jasangaitza den.

Kateen zama filmak Jugoslavian hain arrakasta handia izan du ezen, Malagurskik bigarren zati bat egiten pentsatu du (orain aurre-produkzio fasean dago bigarren zati hori). Guk, Ivo Andrić Elkarteko kideok, Jugoslaviaren historia eta gizarteari buruzko filma hau euskaraz ere egon dadin(informazio historikorako, jakin-mina asetzeko, formazio politikorako, edo zergatik ez, hezkuntza material gisa erabiltzeko) gure ahalegina egin dugu

Gozatu!!

Plain Text The-Weight-of-Chains-eu.srt — Testu arrunta, 167 KB
Azpitit dio:
2014/02/08 22:25

Eskerrik asko zuen lehen ekarpen honengatik. Irudi bat eta fitxa txiki bat interkalatu dugu, ez dizue molestatuko :-)