Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Totoro (1988)

Luistxo ¦ 2014-04-06 ¦ 09:59 ¦

Satsuki eta Mei ahizpak aitarekin etxalde batean jarri dira bizitzen. Ama, bitartean, ospitalean dago gaixorik. Bi ahizpek etxea eta inguruak esploratuko dituzte, eta izaki magiko batzuekin egingo dute topo. Filma bera da magikoa, maisulan hunkigarri bat, ezinezkoa da Totoro ez maitatzea.

Zuzendari eta gidoilaria: Hayao Miyazaki. Ahotsak: Chika Sakamoto, Noriko Hidaka, Hitoshi Takagi. Musika: Joe Hisaishi. Animazioa: Ghibli estudioa. Izenburua: Tonari no Totoro (jp), My neighbour Totoro (en), Mi Vecino Totoro (es), Mon voisin Totoro (fr), Totoro gure bizilaguna (eu). Estekak: Ebert | Wikipedia

Zenbait aukera doaz erantsita. Amiable izenekoa ondo joango da bertsio hauekin:

 My.Neighbor.Totoro.1988.720p.BluRay.X264-AMIABLE
 My.Neighbor.Totoro.1988.720p.BluRay.X264-AMIABLE[PublicHD]
 My.Neighbor.Totoro.1988.DVDRip.XviD-PoD 
 My.Neighbor.Totoro.1988.iNT.DVDRip.XviD-PoD

Zein bertsio den egokiena ez da erraza asmatzen, ze anime japoniar hauetan askotan audioa ingelesez topa dezakezu, edo azpititulu erreak ingelesez. Goikoen artean uste dut Amiable-PublicHD ona dela. Erantsitako beste 3 aukerak (Multiaudio, Smor eta CNXP) jarraian datozen bertsioetarako dira, eta hiru hauek audioa japonieraz egoki dutela uste dut:

 Tonari.no.Totoro.MULTI.AUDIO.MULTI.SUB.xvid-314rat272
 My.Neighbor.Totoro.1988.DVDRip.XviD.DualAudio.iNT-CNXP 
 My.Neighbor.Totoro.1988.Dual-audio.DVDRip.iNT-SMoR

Aukera hauen artean, CNXP bi zatitan dago partitua. Nik Multi-Audio delakoarekin ikusi dut, 3. audio aukera da japonierazkoa, eta halaxe disfrutatu dut, berriro ere, film ederra baita, zinez.

Deskargak: 116

 :  TotoroBizilaguna.rar 89KB Osoak