The Fall of the Roman Empire

Luistxo — 2016/11/17 08:02:00 GMT+2

Erromaren gainbehera osoaren historia baino, une jakin baten kronika da filma: Marko Aurelio enperadore jakintsua, hiltzear da gerra frontean, iparraldeko barbaroen mugaren ondoan. Enperadoreak ez du nahi bere seme burugabeak, Komodok, hartu dezan Inperioaren oinordetza.

Sinopsi honek Gladiator gogoratzen badizu, normala, ze film hori honen remake bat dela esan baitaiteke, akaso plagio bat. Hori bai, hau baino hobea. Ze bai, txarra da The Fall. Itxaropenez hasi nintzen euskaratzen filma, baina gero... Gidoi eta zuzendaritzako disparateak tremendoak dira, eta aktore bikainen sorta galduta dabil batetik bestera. Baina agian kutretasun horretan dago peplum honen xarma, kontraste kitsch ikusgarrietan: Erromako barneko dekoratuen distira harrigarria da, inon ez ikusitakoa, baina ldi berean barbaroen ileordeak eta atrezzoa barregarriak dira. Beharbada, film dekadente bat behar zen Inperioaren dekadendtzia eszenaratzeko.

Zuzendaria: Anthony Mann. Ekoizlea: Samuel Bronston. Gidoia: Ben Barzman, Basilio Franchina, Philip Yordan. Aktoreak: Christopher Plummer, Sophia Loren, Stephen Boyd, Alec Guinness, James Mason, Mel Ferrer, Omar Sharif, Anthony Quayle, John Ireland. Musika: Dmitri Tiomkin. Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 The.Fall.of.the.Roman.Empire.1964.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG 
 The.Fall.of.the.Roman.Empire.1964.720p.BluRay.DD5.1.x264-CRiSC
application/rar The.Fall.of.the.Roman-eus-final.srt.rar — application/rar, 31 KB