Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Last Waltz (1978)

Ekialde ¦ 2014-05-03 ¦ 19:26 ¦

The Band taldea 1960 eta 1970. hamarkadetako AEBetako rock banda "klasiko" bat izan zen. Beren agurreko kontzertua San Frantziskon eman zuten 1976 urteko azaroan, eta Martin Scorsesek filmatu egin zuen, dokumental bat egiteko (beste kantu-grabaketa batzuk eta elkarrizketak ere gehitu zitzaizkion). 1978. urtean irten zen filma. Kontzertuaren eta estrenuaren artean, punk musikaren iraultza gertatzen hasi zen eta pentsa daiteke, ikuspegi historiko-musikaletik ikusita, The Last Waltz honetan ikusten direnak dinosauro musikal batzuk zirela ordurako.

Zuzendaria: Martin Scorsese. Ekoizlea: Robbie Robertson. The Band, partaideak: Rick Danko, Levon Helm, Garth Hudson, Richard Manuel, Robbie Robertson. Artista gonbidatuak kontzertuan: Paul Butterfield, Bob Dylan, Neil Young, Emmylou Harris, Ringo Starr, Ronnie Hawkins, Dr. John, Joni Mitchell, Van Morrison, Muddy Waters, Ronnie Wood, Neil Diamond, Bobby Charles, The Staple Singers, Eric Clapton. Wikipedia

Azpitituluak euskaratu ditut dialogoenak, kantuenak ageri dira, baina ingelesez utziak. Sinkronizazioa bertsio honetarako da:

 The Last Waltz (1978)[DVDRip][big_dad_e]

Deskargak: 60

 :  lastwaltzeus.zip 51KB Osoak