Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

This is Water

via @eskuezkerraz & @makilipurdi ¦ 2014-06-04 ¦ 07:24 ¦

David Foster Wallace idazleak graduazio hitzaldia eman zuen AEBetako unibertsitatea batean 2005ean, suizidatu baino 3 urte lehenago. 10 orrialdeko hitzaldia irakurri zuen Wallacek, eta horren pasarte batzuekin osatu zuten bideo hau 2013tik zabaldu da Interneten: This is Water, Hauxe da ura. Antonio Casado da Rochak transkripzioa euskaratu zuen, eta Edorta Amuruak azpititulu bihurtu zituen hitzok, bideoari lotzeko. Hemen ere gera bitez azpititulu horiek, laburmetraien atalean, nonbait sartzearren.

Deskargak: 57

 :  THIS-IS-WATER.eu.srt.rar 5KB .

Erantzunak

  • Re: This is Water

    Edorta Amurua ¦ 2014-06-04 ¦ 20:09

    Esperimentu xume honen bitartez, eremu berri bat zabaltzen da euskarazko azpitituluentzat: sarean igota dauden bideo, kanta, hitzaldi eta abarrak euskarara ekartzea.
    Nire aukera www.amara.org webgunea izan da, oso modu erreza baitu azpidatziak paratu eta sinkronizatzeko; akats batzuk ere ikusten dizkiot, halanola bideoak pantaila osoan jartzean ezin azpitituluak ikusi izana edo aldiro hizkuntza aukeratu behar izatea. Ziurrenik izanen dira bertze hainbat aukera lan hau txukunago egiteko, eta agian denon ekarpenarekin sail berri bat ireki dezakegu azpitituludun bideo hoiekin (adibidez, hain interesgarri diren TED hitzaldiak...)
    Ea nor animatzen den hurrengoan.

Erantzun artikulu nagusiari