Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Temple Grandin (2010)

Elkarlanean ¦ 2014-06-10 ¦ 19:09 ¦

Autismoaren inguruko film bat, eta, zeharka, bitxia bada ere, abeltzaintza industrialaren ingurukoa ere bai. Benetako pertsonaia da Temple Grandin eta bere lorpenak filman ikusten direnak dira. Komunikazio ezintasuna haurra zenean, giza-harremanak ulertzeko zailtasunak, pentsatzeko era desberdin bat... Horien gainetik karrera profesionala (irakaskuntzan, abeltzaintzan) eta identitate pertsonala landu duen pertsona da Temple Grandin, emakumezko autista. Superazio kasua hunkigarria da, eta filmak erakusten du autismoaren estereotipoak ez direla egiazkoak: ez dira adimenik edo emoziorik gabeko pertsonak. Hala ere, frustrazioa eta mina oso presente daude autisten bizitzan eta haien ingurukoetan. Hori estaltzen ez da saiatzen pelikula, baina ez gaitu eraman behar pentsatzera ere Grandinen lorpen handiak autista guztien esku daudenik, tamalez ez baita horrela.

Zuzendaria: Mick Jackson. Gidoia: Christopher Monger, Merritt Johnson. Ekoizpena: HBO telebistarako. Aktoreak: Claire Danes, Julia Ormond, Catherine O'Hara, David Strathairn.

Estekak. Temple Grandin, benetako pertsonaia: Wikipedia | Webgune pertsonala | TED hitzaldi batean | Pelikula: IMDB | Rotten tomatoes | Grandinen liburuak, filmaren oinarri izan direnak: Emergence eta Thinking in Pictures.

Bertsio honetarako:

 Temple.Grandin.2010.RERIP.DVDRip.XviD-TASTE

Azpititulu hauek elkarlanean euskaratu ditugu Luistxo Fernandez (@Luistxo) eta Aintzane Muguruzak (@Aintzanemug).

Deskargak: 54

 :  Temple.Grandin-OSOA.srt.rar 34KB Osoak