Tulitikkutehtaan tyttö

Eremuz Kanpo — 2014/07/16 10:02:00 GMT+2

Iris poxpolo lantegiko neska dugu. Esker txarreko gurasoen mantenurako egiten du lan, eta kasu egiten dioten gizon bakanek ez dute oso estimuan. Bizitza krudela pairatu baino ez du egiten, herabe, soraio, eta ikusleak, berarekin.

Poxpologileak, “Match factory girl”ek, alegia, “Ariel” eta “Shadows on paradise”rekin batera, Aki Kaurismakiren proletargoaren trilogia osatzen dute. Bizitzak atakan jartzen ditu patu petraleko diruditen pertsonaia itxuraz gris, tristeak. Eurek, ordea, patuari itzuri egin, eta irauli egiten dute, tango finlandiar artean.

Bertsioa:

 The.Match.Factory.Girl.1990.DVDRip.XviD-iNSPiRE

Zuzendari eta gidoilaria: Aki Kaurismaki. Aktoreak: Kati Outinen, Elina Salo, Esko Nikkari | Izenburua: Tulitikkutehtaan tyttö (fi), Poxpolo Lantegiko Neska (eu), The Match Factory Girl (en), La chica de la fábrica de cerillas (es), La Fille aux Allumettes (fr). Herrialdea: Finlandia. Hizkuntza: Finlandiera. Informazio gehiagorako:

application/rar The.Match.Factory.Girl.1990.DVDRip.XviD-iNSPiRE.rar — application/rar, 5 KB