Vivre sa vie

Eremuz Kanpo — 2014/07/20 12:55:00 GMT+2
Urtea
1962

VIVRE SA VIE Jean Luc Godardek Nanari, bere Anna Karina kutunari, eginiko erretratua da. Aktoregai, disko-saltzaile, prostituta, maitale; zalantzaz eta ziurtasunez beteriko emakumea da Nana. Hainbat alderditakoa, filmak hastapeneko planoetatik ohartarazten gaituenez. Filmean, 22 urteko gaztetxo honi jarraiki, garaiko existentzialismoaz eta frantziar hiriburuko jende jakin baten bizimoduaren berri izango dugu, besteak beste, zuzendariaren hirugarren film honetan.

Zuzendari eta gidoilaria: Jean Luc Godard. Aktoreak: Anna Karina, Sady Rebbot, André S. Labarthe, Guylaine Schlumberger |Izenburua: Vivre sa vie (fr), My life to live (en), Vivir su vida (es). | Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: Frantsesa. | Urtea: 1962

Bertsio honetarako: Vivre sa vie.avi (700 MB)

Gehiago jakiteko:

Plain Text Vivre Sa Vie.srt — Testu arrunta, 47 KB
Luistxo dio:
2014/07/25 12:17

Daitort, ez nuen sekula Jean-Luc Godard-en pelikularik ikusi. Gidoi eta egikera originalekoa iruditu zait hau.

Eskerrik asko Eremuz Kanpo irratsaiokoei. Kaurismaki, David Lynch, Godard... Eusnob-agoa da gune honen katalogoa zuek hartu duzuen martxari esker.