Eraserhead

Eremuz Kanpo — 2014/07/23 09:11:00 GMT+2
Urtea
1977

Henryk misio bat du. Baina ez daki, ez daki ezer, ezer gutxi daki. Eta ez du ulertzen. Haren harrotasuna galdu egin du, edo ez diote behintzat erakusten uzten, tipo azkarra badirudi ere.

Aita izan omen da, baina medikuek ere ez dakite argi haurra denentz haren neskalagun ohiak orain emaztegaiak izan duena, hasierako kredituetan Henryren ahotik ateratzen ikusi duguna.

Ezkondu beharko du, eta umea-edo zaindu.

Zuzendaria eta gidoilaria: David Lynch. Aktoreak: Jack Nance, Charlotte Stewart, Allen Joseph. Herrialdea: AEB. Hizkuntza: Ingelesa. Izenburua: Eraserhead (en), Buru ezabatzailea (eu), Cabeza borradora (es), Labyrinth man (fr).

Honako bertsioetarako azpidatziak:

 Eraserhead.1977.720p.BluRay.X264-AMIABLE
 Eraserhead.1977.720p.BluRay.X264.YIFY

Gehiago jakiteko:

Plain Text Eraserhead.1977.720p.BluRay.X264-AMIABLE.srt — Testu arrunta, 7 KB