Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Life of Brian (1979)

Ana I. Morales ¦ 2014-07-24 ¦ 11:50 ¦

Monty Python komiko talde britainiarrak 1979an egindako filma da, nik ikusi dudan onenetako eta barregarrienetako bat. Filmak kontatzen du inperio erromatarraren garaiko gazte judu baten istorioa, Jesukristoren egun berean eta berarengandik gertu jaio zena, eta jendeak Mesiastzat hartzen duena, berak horretarako inongo interesik ez badu ere.

Erlijioaren satiratzat hartu dute filma (Irlandan eta Norvegian debekatu egin zuten), baina hori eta askoz gehiago da. Orain dela gutxi irakurri nion norbaiti, uste dut Angel Aldarondori, euskaldunen gainean egindako film komikorik onena dela, bertan euskal abizen bakar bat azaldu ez arren. Ados nago: uste dut euskaldunoi oso ezagun egiten zaizkigula filmeko une lehergarri asko.

Edozelan ere, errementatzeko moduko filma da, 35 urte pasatuta ere, grazia izpirik ere galdu ez duena. Pesimismo biribiletik abiaturik, ederki lortzen du ideia nagusi bat transmititzea: bizitza kaka hutsa da; aukera bakarra da heriotza heldu bitartean ahalik eta barre gehien egiten saiatzea.

Gidoia: Monty Python (Graham Chapman, John Cleese, Terry Gilliam, Eric Idle, Terry Jones and Michael Palin). Zuzendaria: Terry Jones. Antzezleak: Monty Python (kide guztiek hainbat rol; protagonistarena, Graham Chapmanek egin zuen, 1989an zendu zenak, bere miresleon xagrin handirako).

Izenburua: Jatorrizko izenez Monty Python's Life of Brian, edo Life of Brian. Beste hizkuntzetan: Monty Python : La Vie de Brian (fr), La Vida de Brian (es), Brianen bizitza (eu).

Azpidatziak bertsio hauetarako:

 Life.Of.Brian.1979.720.BluRay.X264.YIFY
 Life.Of.Brian.1979.1080.BluRay.X264.YIFY

Deskargak: 96

 :  Life.Of.Brian.1979.720p.BluRay.X264.YIFY.EU.srt.zip 31KB Osoak