Sophie Scholl: Die letzten Tage

Luistxo — 2014/08/01 08:24:00 GMT+1
Urtea
2005

Larrosa Zuria ikasle aleman batzuek nazismoari aurre egiteko antolatutako talde bat izan zen. Propaganda metodoetara mugatu ziren, baina harrapatu zituztenean, naziek arrisku larri bat somatu zuten, eta gupida gutxirekin zigortu zituzten. Sophie eta Hans Scholl anaiarreben atxiloketarekin hasi zen Larrosa Zuriaren deuseztapena, eta 1943. urteko egun horiek kontatzen ditu pelikula honek. Gidoian barniz moral kristau bat nabari da, baina pelikula hunkigarria da hala ere, Alemaniako historiako une bat ezagutzeko balioko diguna.

Zuzendaria: Marc Rothemund. Gidoia: Fred Breinersdorfer. Aktoreak: Julia Jentsch, Fabian Hinrichs, Gerald Alexander Held, André Hennicke, Johanna Gastdorf. Izenburua: Sophie Scholl, azken egunak. Herrialdea: Alemania. Hizkuntza: alemana. Rotten tomatoes.

Bertsio honetarako:

 Sophie.Scholl.Die.letzten.Tage.avi 1012.99 MiB

Sariak: zuzendari onenari eta aktore onenari (Julia Jentsch) zilarrezko hartzak 2005eko Berlinalen.

application/rar Sophie.Scholl-eu-osoa.srt.rar — application/rar, 29 KB