The Lunchbox

Luistxo — 2014/09/04 19:45:00 GMT+2

Mumbai hiriko dabawalak fianbrera ( dabba ) garraiatzaileak dira, jana eramaten dute jatetxe eta familia batzuen sukaldeetatik, bulegoetan lan egiten duten pertsonengana. Bezeroetako bat Fernandes jauna da, bulegari lehor eta bakarti bat, laster jubilatuko dena. Egun batez, jatetxeko ohiko fianbrera jaso beharrean, okerrekoa jasoko du: Ila izeneko emakumezko batek bere senarrari bidaltzen diona, janari ezin gozoagoarekin, horrekin bere ezkontzako egoera zuzenduko duelakoan prestatua.

Zuzendari eta gidoilaria: Ritesh Batra. Aktoreak: Irrfan Khan, Nakul Vaid, Nimrat Kaur, Yashvi Puneet Nagar, Nawazuddin Siddiqui. Herrialdea: India. Hizkuntzak: hindiera, ingelesa. Izenburua: The Lunchbox (en), Dabba (द लंच बॉक्स, hi), Amor a la carta (es), Fianbrera (eu). Estekak: Rotten tomatoes | Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 The Lunchbox (2013) 720p BRrip.x264 SUJAIDR
 The.Lunchbox.2013.720p.BluRay.DTS.x264-PHD

Niri asko gustatu zaidan pelikula da, espero dut zuei ere gustatzea. David Gonzalez Ketarik gomendatu zidan, arreta jartzeko erabiltzen den hizkuntza nahasketari. Horren ondorioz, uste dut izenburu egokiena, euskaraz, Fianbrera dela.

application/rar Lunchbox-eu-osoa2.srt.rar — application/rar, 21 KB