La Seconda Volta

Eneko Bidegain — 2014/09/06 18:51:00 GMT+2
Urtea
1995

Italiar film horrek aipatzen du Brigada Gorrien atentatu bat jasan zuenaren eta hari tiro egin zionaren arteko harremana, hamabi urte geroago. Alberto Sajevo unibertsitateko irakasleak, egun batez, ustekabetarik topo egin zuen Lisa Venturi Brigada Gorrietako kide ohiarekin, hain zuzen, hura hiltzen ahalegindu zenarekin. Venturi ez da hartaz oroitzen, eta Sajevok ulertu nahi du zergatik egin zioten tiro berari. Film interesgarria, garaipenik gabe bukatu zen erakunde armatu bateko kide ohi baten bizipenez eta biktima baten buru-hausteez hausnartzea proposatzen duelako.

Zuzendaria: Mimmo Calopresti Aktoreak: Valeria Bruni Tedeschi, Nanni Moretti, Valeria Milillo, Roberto De Francesco, Marina Confalone, Antonio Petrocelli: Ronchi, Orsetta De Rossi.

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:

 La Seconda Volta[DivX - Ita Mp3][Tntvillage] 

Informazio gehiago italieraz.

application/rar LaSecondaVoltaTNTVillage.srt.rar — application/rar, 19 KB