Brokeback Mountain

Goio Arana — 2014/09/21 23:03:00 GMT+1

Jake Gyllenhall eta Heath Ledger antzeztutako filmak kontatzen du 1963. urtean hasi eta 1983an amaitzen den bi cowboy gazteen arteko amodio istorioa.

AEBetan, Wyoming-en, Joe Agirre ardi jabearen bulegoan elkartzen diren egunetik, nahiak eta ezintasunak markatutako 20 urteko amodio harremanari eutsiko diote bi mutilek. Kontakizun triste bezain eder hau ederki dago zuzenduta eta antzeztuta, eta paraje zoragarrietan lekututa.

Sari asko jaso ditu filmak, artean, hiru Oscar, lau BAFTA eta Veneziako Urrezko Lehoia.

Zuzendaria: Ang Lee. Aktoreak: Jake Gyllenhall (Jack Twist), Heath Ledger (Ennis Del Mar), Michelle Williams (Alma), Anne Hathaway (Lureen Newsome) eta Randy Quaid (Joe Agirre). Oinarrizko istorioa: Annie Proulx.

Estekak: Wikipedia | IMBD

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:

 Brokeback.Mountain.2005.1080p.Bluray.x264.anoXmous
application/rar Brokeback-Mountain-EUSKARAZ3.srt.rar — application/rar, 30 KB