Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Locke (2013)

Ganbaras ¦ 2016-03-03 ¦ 18:57 ¦

Ivan Locke familia-gizona da, ondo doakio bizitza maite dituenekin, eta profesionalki ere ez du kexarik. Baina iluntze batean, errutina haustera behartuko du bere burua, eta autobidera zuzenduko da bere autoarekin. Telefono deien bidez bere bizitzaren norabidea ere halamoduz tajutzen saiatuko da.

Zuzendari eta gidoilaria: Steven Knight. Aktorea: Tom Hardy. Gainerako ahotsak: Olivia Colman, Ruth Wilson, Andrew Scott, Ben Daniels. Ekoispeneko herrialdeak: Erresuma Batua, Estatu Batuak. Imdb | Rotten tomatoes

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Locke.2013.720p.BluRay.x264.YIFY
 Locke.2013.720p.BRRip.x264.AC3-EVO

Azpititulu hauen bertsio oker bat zegoen hemen 2014tik, baina 2016an Ganbarasek igotako bertsio on batekin ordezkatu ditugu.

Deskargak: 64

 :  Locke-YIFY.srt.rar 31KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Locke

    Luistxo ¦ 2016-03-14 ¦ 12:08

    Eskerrik asko, Ganbaras film hau eta besteak igo izanagatik. Oso itzulpen txukuna, aizu; besterik ere egiten baduzu, komunitatearentzako bikaina izango da.

    Filma, bestalde, oso bitxia. "Gizonezkoaren bizitza erdiko krisiaren" inguruko hausnarketa bat. Tom Hardy gogorrak beste rol batzuetarako ere balio duela demostratzen du hemen.

  • Re: Locke

    Jon ¦ 2016-03-15 ¦ 10:36

    Ederra filma, eta ederrak azpitituluak. Mila esker.

    Harrituta utzi nau filmak, eta ezagun batzuen bizimodua ekarri dit gogora, semeak futboleko gola kontatzeko deia mundiala iruditu zait. Bestalde, ikaragarria zenbat esan daitekeen aspertu gabe eta baliabide gutxirekin. Eskertzekoa.

Erantzun artikulu nagusiari