The Reckless Moment

via Filmazpit — 2014/10/24 10:04:00 GMT+2

Melodrama eta film noir-aren arteko nahasketa bat. 1949ko propagandan halako leloekin sustatu zuten: "Hainbeste emakume ezkonduren bizitzan izan da halako une zuhurtziarik gabeko bat!" edo "Hainbat emakume ezkonduri gerta dakioke!".

Sinopsia: Ama batek ez du batere gogoko bere 17 urteko alabak gizon nagusiago batekin duen harremana. Gizon horrekin hitzordua egingo du amak harremanaren etetea behartu nahian.

Zuzendaria: Max Ophüls. Gidoia: Mel Dinelli, Robert E. Kent, Henry Garson, Robert Soderberg. Jatorrizko narrazioa: Elisabeth Sanxay Holding. Aktoreak: James Mason, Joan Bennett, Geraldine Brooks, Shepperd Strudwick. Izenburua: The Reckless Moment (en), Une Zuhurtziagabea (eu), Les Désemparés (fr), Almas Desnudas (es). Imdb

Bi aukera doaz fitxategi erantsian. Lee izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 The Reckless Moment 1949  699.81 MiB
 The Reckless Moment - 1949-lee1001

Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da.

application/rar TheRecklessMomentEu.rar — application/rar, 55 KB