Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz
Nola erabili Joker streaming zerbitzua filmak ikusteko webgune honetako azpitituluekin
Azpitit ¦ 2014-10-29 ¦ 16:33 ¦

Interneten sortu den streaming-zerbitzu berri bat da Joker.org: Torrent fitxategietatik zuzeneko streaming-a egiten duen zerbitzua da. Aurkitu torrent jakin bat, bertan itsatsi, eta zure ordenagailuan ikusi ahal izango duzu ikus-entzunezkoa. Azpitituluen aukera ere badu, eta sisteman euskara ageri ez den arren, fitxategia "eskuz igota" oso erraza da euskaratutako filma ikustea. Adibide bat ilustratu dugu Sustatuko artikulu honetan, film interesgarri batekin: La Grande Bellezza.
Erantzunak
Joker itxita
Azpitit ¦ 2014-11-12 ¦ 18:34
Hemen iragarri eta gutxira itxi egin zuten Joker.org Domeinua sarean dago baina streaming-a ematen lau egunez bakarrik egon zen irekita. Atento egongo gara Twitterreko @JokerDotOrg kontura, ea nobedaderik dagoen.