La femme d'à côté

via Filmazpit — 2014/10/31 08:53:00 GMT+2

Bikote gazte bat, ume bat daukana. Grenoble ondoko herrixka batean bizi dira, eta aldameneko etxera (alokairuan zegoena), beste bikote bat etorriko da. Lehen etxeko gizon ezkondua, bigarren etxeko emakume ezkonduaren mutilagun eta maitale izan zen urte batzuk lehenago; baina bi bikoteek lehenbizikoz topo egiten dutenean, elkar ezagutuko ez balute bezala egiten dute. Ondoren, posesioaren eta jelosiaren indarraren inguruko trama bat garatuko da.

Zuzendaria: François Truffaut. Gidoia: Jean Aurel, Suzanne Schiffman, François Truffaut. Aktoreak: Gérard Depardieu, Fanny Ardant, Henri Garcin, Michèle Baumgartner, Véronique Silver. Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: frantsesa. Izenburua: La Femme d'à côté (fr), La mujer de al lado (es), Alboko emakumea (eu), The Woman Next Door (en). Imdb

Bi aukera doaz fitxategi erantsian. Bersinkro izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 La femme d'a cote (1981) Gérard Depardieu Fr Engsubs 
 La femme d'a cote-François Truffaut.avi 740,1 MB 

Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da.

application/rar alboko-emakumea.rar — application/rar, 62 KB