Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Mystery Road (2013)

Luistxo ¦ 2014-11-04 ¦ 08:35 ¦

Neska aborigen bat hilda azaldu da errepide-bazter batean, Australiako lautada idor eta galduan. Polizia aborigen bati egokitzen zaio ikerketa. Bazterketa eta arrazismoa bizirik dauden ingurune batean gertatu da krimena, eta haren argiketa ere atmosfera horretan garatu beharko da.

Zuzendari eta gidoilaria: Ivan Sen. Aktoreak: Aaron Pedersen, Hugo Weaving, Ryan Kwanten, Jack Thompson. Herrialdea: Australia. Hizkuntza: ingelesa. Generoa: polizien thrillerra. Estekak: Wikipedia | Rotten tomatoes

Azpitituluak ondo etorriko dira bertsio hauekin:

 Mystery.Road.2013.BRRip.XviD.MP3-RARBG
 Mystery Road (2013) BRRip XviD AC3-SuperNova

Film hau gomendatu zidan Australian bizi izan den euskaldun batek, X10ek. Haren gomendioz itzuli nuen Rabbit-Proof Fence ere. Aborigenen inguruko beste film bat ere badugu katalogoan, Ten Canoes, eta hiruen artean trilogia moduko bat osatzen dela esan daiteke: kontaktu-aurreko aborigenak, 20. mendea, eta azkenik 21. mendea Mystery Road honekin.

Deskargak: 61

 :  Mystery.Road.2013.BRRip.eu.srt.rar 24KB Osoak