Madame de...

via Filmazpit — 2014/12/12 07:47:00 GMT+1

Louise izeneko dama batek zor bat diskretuki kitatu behar du, ordainketan bere belarritakoak emanez. Bere senar militarraren oparia dira belarritakoak, eta haren aurrean disimulatzeko, galdu egin dituela esango du. Egunkarietan lapurreta posible baten berria zabaltzen da, eta gauzak konplikatzen hasten dira.

Zuzendaria: Max Ophüls. Gidoia: Marcel Achard, Max Ophüls, Annette Wademant. Jatorrizko eleberria: Louise de Vilmorin. Aktoreak: Charles Boyer, Danielle Darrieux, Vittorio De Sica. Ekoizpeneko herrialdeak: Frantzia, Italia. Hizkuntza: Frantsesa. Izenburua: Madame de... (fr, es), The Earrings of Madame de... (en). Imdb

Bi aukera doaz fitxategi erantsian, Criterion eta Rough izenekin markatuak, eta bertsio hauekin bat etorriko dira:

 The Earrings of Madame De... Criterion, Max Ophuls, 1953
 The.Earrings.Of.Madame.De.1953.720p.BluRay.x264-ROUGH

Max Ophülsi eskainitako Donostiako Nosferatu zikloan proiektatzeko euskaratua, Filmazpit-ek jarri zituen azpitituluak sarean.

application/rar Madame-de-Ophuls-oNDOEU.rar — application/rar, 52 KB