Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

2014ko balantzea eta asmoak 2015rako (eta haratago)

Azpitit ¦ 2014-12-30 ¦ 12:12 ¦

2014ko balantzea eta asmoak 2015rako (eta haratago)

Iaz urteko balantzea egin genuen, eta aurten sei hilabetekoa ere bai. Hona hemen bigarren seihilekoarena,

eta baita, urte osokoa zenbatuz, nola gauden 600 film oso edukitzearen atarian.

Gure metrika nagusia horixe da, luzemetraiena, nahiz eta laburrak, erdimetraiak eta telesailak ere baditugun (aurten 4 erdimetraia, labur bat, eta bi telesail denboraldi 16 atalekin gehituta).

Jatorriei dagokienez, XA jatorrikoak kalitatez eskasak izan ohi dira, Eus. Azpidatziak webgunekoak. Aurten arreta gutxiago jarri diegu horiei. Herria esaten dugunean, gainerako boluntarioen lanak daude, eta aurten jendea jo-ta-sua aritu izan da. Eskerrik asko, bereziki, animo handiarekin aurten hasi diren azpititulatzaile zenbaiti.

Helburuak 2015erako

2015erako helburu gisa, izan gaitezen prudenteak. 2014ko herri-ekarpen horiek guztiak barik (83!), jar dezagun helmuga gisa 2013koa: astean herriaren ekarpen bat lortzen badugu, 54, eta beste horrenbeste Filmazpit edo Eus. Azpidatzietatik badatoz, 700 film luzetara iritsiko gara urte amaieran.

2014an, Eus. Azpidatziei arreta gutxixeago jartzen saiatuko gara, kalitateagatik eta baita ere estreinaldietan oso enfokatua dagoelako. Hain zuzen, estreinaldiak euskaraz edukitzeko aukera berri bat piztu da Canal Plus eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmenari esker. 47 film euskaratuko dira horrela 2014koak (datagatik, 2013ko ekoizpenak egon daitezke horien artean), 2015ean 100 film inguru, eta 2016an beste 100 film.

Filma horien euskaraketak telebistan eman eta urtebetera askatuak egongo dira, ustez, eta hortaz, baliteke 2016an, 2014ko 47 film horiek eskuragarri egotea. Hala gertatuko den, ez dakigu, baina Filmazpit zerbitzuak interesa baduela bai, eta Filmazpit-ek lortzen badu, hemengo katalogoetara ere ekarriko ditugu filmak 2016an eta hurrengo urteetan. Bitartean, 2015ean ez dugu uste Canal Plusekorik hemen ikusiko dugunik, eta hortaz, Herriari eskatzen diogu fuerte jarraitzeko filmak euskaratzen. Hori bai, fijatu ondo ze lan dauden itxaron-zerrendan, ez errepikatzeko ahaleginik, eta, bereziki, Canal Pluseko plangintza estreinaldietara zuzenduta dagoenez, film berri bitxi-samarrak izan daitezela, ez oso hollywoodtarrak, edo bestela 2013 baino lehenagokoak.