Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

678 (2010)

Garuna bor-bor ¦ 2015-01-14 ¦ 09:48 ¦

Egiptoko hiriburuan girotutako drama honek eguneroko matxismoa eta emakumeek jasaten duten jazarpen eta bortizkeri sexuala azalarazten du. Klase ezberdinetako hiru emakumek (Fayza, Seba eta Nelly) antolatu eta errealitate honi aurka egingo diote.

Zuzendaria: Mohamed Diab Gidoia: Mohamed Diab Ekoizlea: New Century Productions Argazkia: Ahmed Gabr Antzezleak: Boshra, Nelly Karim, Maged El Kedwany, Nahed El Seba´, Bassem Samra, Ahmed El Feshawy, Omar El Saeed, Sawsan Badr, Yara Goubran, Ibrahim Salah Herrialdea: Egipto Jatorrizko hizkuntza: Arabea Izenburuak: 678 (EU), El Cairo, 678 (ES), Les femmes du bus 678 (FR)

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

 Cairo.678.2010.DVDRip.XviD.AC3.HORiZON-ArtSubs.avi

Deskargak: 53

 :  Cairo.678.2010.DVDRip.XviD.AC3.HORiZON-ArtSubs_EU.srt.zip 31KB Osoak

Erantzunak

  • Re: 678, film arabiarra

    Luistxo ¦ 2015-01-15 ¦ 10:40

    Film interesgarria da hau, Eskerrik asko @Garunaborbor gurera ekartzeagatik. Istorioak badu interesa, eta interesez jarraitzen da bere trama. baina galderak ere airean uzten dituena.

    Film hau egin eta gutxira, gauza dexente gertatu dira Egipton, Udaberri arabiarraren piztuera, Mubarak-en erorketa, hauteskundeak eta Anaia Musulmanen garaipena, eta kolpe militarra agintari islamista demokratikoki hautatuak terrorista izendatu dituena.

    Burura datorrena da... Laikotasunaren esperantza bakarra diktadura militarra ote? Bereziki, filmean ikusten den pertsonaia bat, polizia ikertzailea, egungo Al-Sisi presidente kolpista militarrarekin lotu daiteke. Aginte armatuaren ordezkaria da polizia, zakar samarra baina zintzoa azken batean, eta prozeduretan salbuespenak egingo dituena on-beharrez bada. Puf, puf, puf.

    Pelikulan benetako kasu batekin gertatutako garaipen txiki bat deskribatzen da, eta poztu beharko gara horregatik. Baina kontuan izan: 21. mende honetan, emakumearen egoera Egipton negargarria da benetan. Bizimodu modernoaren egiturak (administrazioa, alfabetizazioa, hedabideak) hedatuen dituen estatuetako bat da Afrikan, eta hala ere, mutilazio genital femeninoaren estatistiketan daturik beldurgarrienetakoak bertakoak dira: %90 emakumek jasan omen du. BBC erreportaje hau ikusi nuen (Youtube, testua), eta ikaratzekoa da. Horretan, gainera, ez dirudi aginte militarista edo filo-islamikoak egoteak ezerk aldatu duenik, ezta ere erlijioarekin zuzenean lotzerik dagoenik ere, gutxiengo kristau koptoarengan ere gertatzen denez mutilazioarena.

Erantzun artikulu nagusiari